XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

XVII-XVIII.eko etxea armarriko xehetasunarekin.

Kale Nagusi luzeari dagokionez, zenbait etxe aipagarriren magala da.

Hauetan onenetako bat, 1700 aldeko harlanduzko edifizio on bat da.

Bi oinekoa, kantoi batean izan ezik, hemen geroago beste oin bat altxa zaio eta.

Sarrera eta bao txikiak, berriz, moldura laun nabarmenduaz azpatuak doaz, hain ukondutu errepikatuez alegia.

Bere landarezko dekorazioaren hostaiak erdigordeta, armarri laurdendu bat ikusten da: hamar bihotz, banda bat bi izarren artean, hilbehera eta otso ibiltariak.

Erakusten du baita beste armarritxo bat ere, ezpatak zeharkatutako bandarekin.